Giroko Porra

Txintxarri 2013ko apirilaren 29a

Giroa maiatzaren 4ean hasiko da eta berarekin batera Ostadar SKT-k urtero antolatzen duen Txirrindularitza Porra.

Porrako tiketak ohiko tabernetan daude dagoeneko eta 7 euroren truke parte hartu daiteke. Txirrindularien zerrendak eta sailkapenak www.ostadarskt.org webgunean daude eskuragarri. Hauek beteta entregatzeko epea larunbatean, maiatzaren 4ean, 21:00etan amaitzen da.

Sariei dagokionez, sailkapen orokorreko lehenak 360 euro irabazi ditu, bigarrenak berriz, 180 euro eta etapako irabazleak, 60. Urtero bezala zazpi urdaiazpiko zozketatuko dituzte parte-hartzaile guztien artean eta zortzigarrena azken sailkatuak eskuratuko du. Eta sari berezia dago tabernarientzat ere. Puntu gehien batzen dituen tabernak bi pertsonentzako afari bat irabaziko du Txartel Txoko jatetxean.
Azkenik, Giro eta Tourreko onenak 1000 euro irabaziko ditu.