Hitzaldi ziklo arrakastatsua

Txintxarri Aldizkaria 2013ko apirilaren 29a

Danok Kide elkarteak Balioetan hezi hitzaldi zikloa antolatu zuen lehengo astean. Aurten gaia, “Arreta doluan direnei” izan da eta herritarrek jakinmin handiarekin jarraitu dituzte zikloko hiru hitzaldiak.

so pozik gaude. Aspaldian ez genuen hainbeste jende ikusi”. Hori da Danok Kide elkarteko lagunek Balioetan Hezi hitzaldi zikloari buruz egindako balorazioa. Lehengo astean, astelehenetik asteazkenera, doluari buruzko hiru hitzaldi izan ziren Manuel Lekuona kultur-etxean.

Danok Kideko lagunek adierazi digutenez, “lan ederra egin dute Izaskun Andonegi eta Mila Arce hizlariek. Hiru hitzaldiekin gaia bere osotasunean landu dutela uste dugu, senideen heriotza, gaixotasuna eta heriotzaren onarpena eta haur eta gazteei nola hitz egin heriotzari buruz. Eta gainera, hori guztia, gozotasunez”.

Herritar ugari
Honetaz gain, aurten hitzaldietako harrera oso ona izan dela azpimarratu dute. “Lehenengo egunean 150 bat pertsona bildu ziren. Herritar batek bere esperientzia kontatzeak zer ikusi handia izan zuen. Baina pozik gaude jende gaztea eta ohikoa ez dena hurbildu zelako ere. Hirugarren egunean berriz, guraso gazte gehiago espero genituen baina ez zen horrela izan”. Gauzak honela, Danok Kideko lagunek eskerrak eman nahi dizkiete hurbildu ziren herritar guztiei eta hizlariei egindako lanarengatik.