Maiatzak 20" Sahararekin elkartasuna sustatzen duen taldeak eta Oporrak Bakean programa gauzatzeko lan egiten duen elkarteak datozen egunetan elkartasun azoka burutuko du kultur etxeko kafetegian. Oporrak Bakean programa finantzatzeko egiten dute azoka eta bide batez honen garrantzia zabaltzeko izan ere, harrera familiak behar dira udan Saharatik etorritako haurrak etxean jasotzeko.
Oporrak Bakean programaren baitan 7 eta 12 urte bitarteko saharar errefuxiatu guneetan jaio eta hazi diren haurrak udako bi hilabeteetan euskal familietan harreran hartzen dira. Programa hau errefuxiatu guneetan egunetik egunera bizirauten duten sahararrentzat oinarrizko bilakatu da. Programa honen bidez uztaila eta abuztuan gure artean igarotzeko aukera ematen zaie 7 eta 12 urte bitarteko haurrei eta honen bidez udan egiten duen 60ºtik gorako tenperaturetatik babesten dira, "gainera oinarrizko osasun azterketak eginez ohikoak diren gaixotasunei aurre egiten die, belarrietako eta begietako gaixotasunak batez ere eta 2 hilabeteetan ongi elikatuz, elikadura eskasiak sorturiko gaixotasunei aurre egiten diete".
Taldeak gainera dio "Saharar herriak urtetik urtera zailtasun handiagoak ditu oinarrizko bizi baldintzak lortzeko. Urtetik urtera mundu mailan dauden arazoak larriagoak dira eta saharar errefuxiatu guneetan iristen den laguntza urtetik urtera gutxiagotzen ari delako".
Urtetik urtera ere programan parte hartzen duten harrera familia kopurua asko jaitsi da, eta hau dela eta elkartasuna eskatzen diete Lasarte-Oriako herritarrei.
Azokaren ordutegia
Kultur etxean elkartasun azoka izango da zabalik asteartean 10:00-13:30etara eta 17:00etatik 20:00etara asteazkena, maiatzak 1 izanda, itxita egongo da kultur etxea; osteguna 10:00-13:30etara eta 17:00etatik 20:00etara; ostirala 10:00-13:30etara eta 17:00etatik 20:00etara eta larunbata 19:00-22:00 bertso saioa dela eta beheko solairuan.

