Markak hobetzen GIF Sarian

Txintxarri Aldizkaria 2013ko apirilaren 30a

Iñigo Ibarburuk sari nagusia eskuratu zuen eta markak hobetu edo berdindu zituzten Buruntzaldea IKT-ko gazteek. Arg.: Buruntzaldea IKT

Apirilaren 20an Buruntzaldea IKT-ko taldeko infantil, junior eta absolutuak Tolosako igerilekuan izan ziren Gipuzkoako Federazioaren udarako lehen sarian parte hartzen.

Honetan, Iñigo Ibarburu infantil mailako sariko txapelduna izan zen. Ibarburuk 200 m. estilo probako marka hobetzea lortu zuen eta 100 m. libren lortutako emaitzari esker, herriko gazteak garaipena eman zioten 1160 puntuak lortu zituen.

Honetaz gain, Buruntzalde IKT-ko igerilariek markak hobetu eta berdindu zituzten. Batzuk gainera lortutako markarekin Euskadiko txapelketarako txartela eskuratu zuten.
Esate baterako, Janire Berasartek 50 m. eta 400 m. libre probetan parte hartzeko aukera eskuratu zuen, lehendik lortuta zituen 100 m. eta 200 m. librekoei gehituz. Bestetik, Mikel Soto-k lehendik zituen lau gutxienekoei 50 m. bular-ekoa gehitu zien. Eta Itsaso Tolosak ere 400 m. libreko gutxienekoa ere lortu zuen, bere marka pertsonala 13 segundotan jaistea lortu zuen horretarako.

Bestalde haien markak hobetu zituzten, Haitz Mitxelenak 200 m. libre, Mikel Sotok 50 m. bular-ekoa eta Kevin Iglesias-ek 200 m. librekoa. Enara Arrutik ere 50 bularreko marka hobetu zuen eta Euskadiko Txapelketarako gutxienekotik ehuneko gutxi batzuetara geratuz. Maialen Casadok marka berria egin zuen 200 estiloetan, 50 libre eta 100 libren. Azkenik, Unai Irigoras-ek 100 libreko marka, 50 eta 100 bizkar-eko markak hobetu zituen.