Judoko Landaberri-Sasoeta alebin taldea Gipuzkoako txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2013ko apirilaren 30a

Laebin taldeko judokak, Gorka Aristegi entrenatzaile eta Asier Sagasti eta Jorge Revuelta laguntzaileak saria eskuratu ostean. Arg.: Gorka Aristegi

Asteburu honetan ere LOKE eta Landaberri-Sasoeta ikastetxeetako judokek ederki borrokatu dira. Alebin taldeak Gipuzkoako txapeldun titulua lortu zuen eta Asier Sagastik Senior mailako Espainiako sektorean brontzezko domina.

Igandean alebin mailako Gipuzkoako txapelketa izan zen Hernanin. Honetan eremuko talde ezberdinek parte hartu zuten eta Landaberri-Sasoeta ikastetxeko gaztetxoek lan ederra egin zuten urrezko domina eskuratzeko.
Ander Garrido, Jesus Curiel, Omar Jassane, Yeray Mendibe, Alex Saleta, Manu Revuelta eta Garikoitz Menak osatutako taldeak bost norgehiagoka izan eta bostak irabazi zituen.

Larunbatean, berriz, Senior mailako Espainako txapelketarako iparraldeko sailkapen saioa izan zen.
Bertan LOKEko Asier Sagastik hirugarren postua eskuratu zuen, baina ez Estatuko txapelketarako txartela . Hala ere, Gorka Aristegi entrenatzailearen hitzetan “oso txapelketa ona egin zuen. Nahiz eta oso ondo borrokatu, final aurrekoetan galdu eta brontzezko domina lortu zuen”.