Lasartearra elkarteak antolatzen duen XXXVI. Mus txapelketako afaria ekainaren 1ean, larunbata, izango da. Ohikoa den legez, elkarteko kide eta lagunek parte hartu ahalko dute 20:30ean hasten den afari honetan.
Afari gozoa dastatu nahi duten herritarrek maiatzaren 28ra arte, egun hau barne, dute Lasartearra elkarteko, egoitzan, Errribera kalea 10 atzea, izena emateko.