LOKEko gimnastek ez dute hemendik aurrera atsedenik izango. Apirilaren 28an, infantilen taldeak Gipuzkoako txapelketako sailkapena lortu zuen Eskolarteko B mailako txapelketan.
LOKEko infantil taldeak 5 uztaiekin egin zuen lan eta hirugarren postua lortu zuen. Sailkapen orokorrean ere, 3. postua lortu zuten herriko infantilek eta Gipuzkoako txapelketarako finalean izango dira.
Entrenatzaileak oso pozik agertu dira taldeak egindako lanarengatik.
Asteburu honetan, kadete, jubenil eta senior gimnastek Eskolarteko A maila eta amateur mailako Gipuzkoako txapelketako azken jardunaldia dute Irunen.