Landaberri ikastolako taldea eta entrenatzailea zilarrezko domina eta sariarekin. Arg.: J. Balerdi
Beñat Eleicegui entrenatzaileak azaldu digunez, partida hasieran nahiko urduri hasi ziren bi taldeak. Baina Hondarribiako taldeak egoera honi buelta eman zion partidako lehenengo saskiratzea lortu zuenean. “Hemendik aurrera beraien saskibaloia jolasten hasi ziren” eta Landaberriko nesken urduritasunari esker, markagailuan tarte txiki bat irikitzea lortu zuen Hondarribiak.
Bigarren laurdena ez zen hobea izan Lasarte-Oriako neskentzat. Nahiz eta tarte hori murrizten saiatu, zorte txarra medio, gehiago zabaldu zuen Hondarribia-Irunek tartea.
Atsedenaldiaren ondoren, Landaberriko neskek haien aukeretan sinestu eta denboraldi guztian zehar erakutsi duten saskibaloi azkarra jolastea lortu zuten. Hondarribikoen jokoa ito zuten eta 3. laurdenaren amaieran, markagailuko tartea nabarmen murriztu zuten.
Era honetara, azken laurdenera konfiantzaz beteak eta partidari buelta emango zioten pentsamenduarekin iritsi ziren.
Partiduko azken laurdena gorri izan zen nabarmen. Hondarribiko neskek partida osoan egindako esfortzua sentitzen hasi ziren. Neke horren ondorioz, Landaberriko nesken jokoa geratzeko faltak egin eta Lasarte-Oriako taldeari jaurtiketa libreak oparitu zizkieten.
Nahiz eta partida Landaberriko nesken alde jarri eta partida handia jolastu, denbora aurrera zihoan eta lasarteoriatarrei ez zien partida poltsikoratzeko denborarik eman, 2 puntu besterik ez ziren izan.