Asier Olmos atleta gaztea Gipuzkoako txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2013ko mai. 2a, 12:06

Landaberri ikastolako gaztetxoek alebin eta infantil mailako Gipuzkoako txapelketa izan zuten apirilaren 28an, Arrasateko Mojategi pistan eta bi domina ekarri zituzten herrira, bata urrezkoa eta beste zilarrezkoa eta biak 500 m. lasterketan.

Gipuzkoako txapeldun berria Asier Olmos infantila dugu eta txapeldun ordea berriz, June Eizmendi alebina.

Hauetaz gain, Nerea Eugi 60 metro lasterketako finalean izan zen eta Aiora Belartieta, Ainhoa Heredero, Naroa Furundarena, June Egaña eta Amaia Hartos ere lehiaketan parte hartu zuten.

Gazteak ere ederki
BAT taldearekin Durangon izan zen LOKEko hiru atletak.

Bestalde, LOKEko gazteak Bidasoa Atletiko taldearekin izan ziren Estatuko kluben arteko txapelketan. Nesken taldeak 2. postua eskuratu zuen eta mutilen taldeak, berria 3. postua. Herriko taldeko gazteen lana ederra izan zen hainbat domina lortuaz.

Gaizka Ormazabalek 400 m. hesi-lasterketako irabazlea izan zen eta 110 m. hesi-lasterketan laugarren izan zen.

Maria Eugik 200 m. lasterketan, bigarren postua eskuratzeaz gain, bere marka pertsonala hobetu zuen.

Eneritz Bustok altuera proban bigarren postua lortu zuen eta Ane Galardi hirugarren izan zen jauzi hirukoitzean.

Itoitz Rodriguez laugarren izan zen 400 m. lasterketan eta bere marka hobetu zuen. Maider Rekondok, aldiz, 5. postua eskuratu zuen pisu proban eta Jon Altunak 800 m. proban bere marka hobetu zuen.