
Itziar Bermudez eta Endika Marrahi entrenatzaileak Ostadr SKT-ko nesken taldearekin partida hasi baino lehen. Arg.: Ostadar SKT
Endika Marrahi entrenatzailearekin izan gara igandeko partidaren berri izateko. Endikak azaldu digunez, "Añorgako taldea hasi zen irabazten 5-0-ko markagailuarekin. Defentsa oso gogorra egin zuten hasieratik, baina Itziar Bermudez eta Endika Marrahi-ren jokalariak 5-7 kokatu ziren jokaldi azkarren bitartez. Lehenengo laurdenak luze jo zuen eta 13ko berdinketarekin amaitu zen".
Bigarren laurdenean lasaiago irten ziren bi taldeak. Baina Ostadar-ek 6,75 metrotako marratik hiruko bat sartu zuen eta momentuz, bi taldeen artean egon zen tarterik handiena ikusi zen markagailuan, 17-23.
Añorga ez zen atzean gelditu eta pixkana hurbiltzen zihoan markagailuan. Baina arerioaren entrenatzaileari teknika bat seinalatu zioten eta abantaila txikia mantendu zuen Ostadar-ek, lehenengo zatia 22-27 amaituz.
Bigarren zatian, bi taldeek defentsa lan gogorra egin zuten. Baina pixkanaka Añorga markagailuan hurbildu zen 29-30 ipini arte. "Orduan hasi zen Ostadar-en momenturik hoberena, 0-13 partzialarekin. Baina Añorgako neskek erantzun bikaina eman zuten, 12-0 partziala eginez". Era honetara, hirugarren laurdena 41-44 amaitu zen.
Azkeneko laurdena, aldiz, Añorgarena izan zen, "defentsa askoz gehiago gogortu zuten". Ostadar SKT-ko neskek ezin izan zuten eroso jolastu eta horrekin batera ez zuten saskiratzerik lortu. Eta Añorgak partida bereganatu zuen, 18-4-ko partzialarein amaituz laurden horretan. Honela, Añorga taldeak 11 puntuko abantailagatik irabaztea zuen Ostadar SKT.
Eskertza
Ostadar SKT-ko neskek partidara gerturatu eta hainbeste animatu zuten Lasarte-Oriako herritarrei eskerrak eman nahi dizkiete. Eta esker berezia egin nahi diote, partidan egon ezin izan zen Ainhoa Morales jokalariari.