ISU Leihoak Gipuzkoako ligan lehena

Txintxarri Aldizkaria 2013ko maiatzaren 3a

Gipuzkoako Ligako lehen fasea amaituko du ISU Leihoak taldeak asteburu honetan eta sailkapeneko lehen postua ziurtatua dauka. Orain fase finala jokatu behar du.

Azken partidetan lasai atera da ISU Leihoak. Lehengo astean 5-6 galdu zuen Allerru-ren aurka.

Eneko Molinaren mutilak hamargarren jardunaldian jarri ziren sailkapeneko lehen postuan eta ez dira bertatik mugitu. Asteburu honetan, Gure Txokoaren aurka jokatuko dute lehen faseko azken partida.

Denboraldiko balorazioa
Eneko Molina entrenatzaileak azaldu digunez, “denboraldi nahiko ona izan da. Eta erraza, bi talderen arteko lehia izan da, Oiartzun eta gure artekoa”.

“Aurten taldea ez zegoen ongi. Baina uste baino maila baxuagoa izan da eta nahiz eta partidak berdinduak izan, esperientziagatik irabazi ditugu azken minutuetan,” azpimarratu du.

Azken fasearen zain

“Hasiera kaxkarra izan eta gero, 16 partida jarraian irabazi genituen eta azken partidetan lasai ibili gara. Lesionatuak izan ditugu eta play-offetarako jokalari batzuk gorde ditugu,” adierazi digu.

Beraz, orain ISU Leihoak zain dago, “play-offetan lehenengo lau taldeek parte hartuko dugu. Guk laugarrenaren aurka jokatu beharko genuke, baina postu hori ez dago erabakia, asteburu honetako partidetan erabakiko da”.

Fase honetan igoera eta Ligako irabazlea daude jokoan.

Herriko txapelketa

Bestalde, Ostadar SKT-k antolatutako arteto-futbol lehiaketa ere aurrera doa eta igande honetan, final erdietako etorriko partidak ikusi ahalko dira kiroldegian.

Lehenengo partidan, El Punto taldeak lan ederra egin beharko du finalean egon anhiez gero, joanekoan Txindokik 4-0 irabazi baitzion.

Bigarren partida, berriz, interesgarria izango da. Buenetxea eta ISU Leihoak taldeen arteko norgehiagoka gogorra izango da finalerako txartela eskuratzeko. Lehengo astean, ISU-ren aldeko 2-1eko markagailuarekin bukatu zuen ojaneko partida.

Kontsolazio fasean ere, aste honetan jakingo dira finalean izango diren taldeak, ligaxkako azken jardunaldia dute eta.