
“Motxian eby”-ko Buruntzaldeako sarituak. Oier Odriozola atzean eskuineko lehena. Arg.: Astigarragako Udala
Hainbat izan dira "Motxian eby" lehiaketan parte hartzeko haien mezu laburrak bidali dituzten Oarsoaldea eta Buruntzaldeako gazteak. Baina ostegunean Astigarragako Auzolan elkartean jakitera eman ziren bi eremuetako irabazle eta hamar sarituak.
Sari banaketan Buruntzaldearen izenean, Agin Rezola Astigarragako kultura eta euskara zinegotzia eta Migel Mari Torrea Pasaiako euskara zinegotzia, Oarsoaldeako udalen izenean, Lur Korta eta Joseba Usabiaga aktoreak izan ziren.
Buruntzaldearen kasuan, 200 eurotako sari nagusia Hernaniko Maria Ruizek irabazi du, “Mytia, atzkoa ikragrria izn zn. Nl san... emn zenzkidn lztnak, mxk, san zenzkidn itzk... oyndk zure zaporea dt nre ezpyntan. Bntan MZ!” mezuarekin.
Eta lasarteoriatar bat ere badugu sarituen artean, Oier Odriozola gaztea.
Bere mezuak “Earki, atsalde polita pasa genun 1.zinea jun ginan ta geo zeoze hartu ta etxea. Beak laundu zian. Bueno aio kontaukoizkizut detallek bihar jaja” bigarren postua eskuratu ermuko sailkapenean eta 60 eurotako erosketa txartela eskuratu du herritarrak.