Udal Musika eskolan Aurrematrikula egiteko garaia

Txintxarri Aldizkaria 2013ko maiatzaren 6a

Lasarte-Oriako Udal Musika Eskolan aurrematrikula egiteko garaia da.
Musika eskolak eskaintza zabala du, haurrentzako txokoak, hizkuntza musikala, armoria, abesbatza, instrumentu ugari eta helduentzako taldea.
Eta aurten gainera txistua edo esku soinua instrumentu bezala aukeratzen duten herritarrek %20ko beherapena izango dute prezioan.
Aurrematrikula Manuel Lekuonan egingo da 09:00etatik 13:00etara eta azken eguna maiatzaren 17a izango da. Kultura sailak gogora arazten du, derrigorrezkoa dela aurrematrikula egitea plaza izateko.