2010ean ekin zioten Buruntzaldeako udalek gidabaimena euskaraz ateratzeko egitasmoa sustatzeari eta aurten ere agerraldia egin nahi izan dute ekimena aurkeztu eta ezagutzera emateko.
Andoaingo udal ordezkaria Ainara Rodriguez eta Boris Nogales Lasarte-Oriako euskara zinegotziak aurkeztu dute ekimena. “Azken urteetako emaitzak ikusita geroz eta gehiago dira teorikoa euskaraz ateratzea animatzen diren herritarrak” hau dela eta, azken urteetan bezala herritar hauen artean sariak zozketatuko dira.
Azaldu dutenez saria azterketa teoriakoaren balioa dirutan izango da, gehienez 400 euro eta guztira 11 banatuko dira. “Orain arte auto eskola bakoitzeko sari bana zozketatzen zen baina aurtengo zozketa ez da horrela egingo, auto eskola kopuruaren araberakoa izango da herrika” ondorioz Lasarte-Orian euskaraz teorikoa egiten duten ikasle guztien artean hiru sari banatuko dira.
Herrian Izarra, Lasarte eta Mugika auto eskolak dira euskarazko eskaintza dutenak eta hauetako ordezkariak ere izan dira agerraldian.
