Etorkinentzat euskara klaseak Udala, Banaiz bagara eta Ttakunen eskutik

Txintxarri Aldizkaria 2013ko maiatzaren 8a

Lasarte-Oriako Udaleko Inmigrazio sailak Banaiz bagara eta Ttakunek sustatzen dituzten etorkinentzako euskara ikastaroak laguntzeko 11 hilabeteetako kontratua egingo du. Era berean, taldearen saioak egiteko Udal euskaltegiko gelen erabilera ere ziurtatuko du Udalak.

Danok Kide elkartean bi urte dira AISA ikastaroak eskaintzen direnak.. Duela urte bete, beste talde bat sortu da Ttakuen lagunztarekin.

Gaur eguerdian, Udal euskaltegian, Gorka Lizarraga Inmigrazio ataleko arduradunak, Petra Elser Banaiz bagara-ko kudeatzaileak eta Naiara Mujika Ttakun-eko ordezkariak Udalak eta bi elkarteek elkar lanean aurrera eramango duten proiektua azaldu dute, etorkinentzako euskara ikastaroak.

Gorka Lizarrgak azaldu duenez, "proiektu hau lehen euskara batzordeak lagutzen zuen, baina orain inmigrazio sailak hartuko du beregain." Horretarako, 11 hilabeteko kontratua egingo da Banaiz bagarak zerbitzua eskaini ahal dezan. Banaiz bagarak etorkinei zuzendutako euskara ikastaroak emango ditu, haserako mailakoak eta dohainekoak.

"Oraingoz saioak Amaraun Ludotekan eskaintzen dira. Baina negua begira, lekualdaketa egingo da, udal euskaltegira. Izena ematearen arabera, libre geratzen diren orduak ikusi eta euskaltegian egingo lirateke saioak," adierazi du Lizarragak.

Euskara ikasi eta elkarbizi
Petra Elser, Banaiz Bagara-ko kudeatzailea, aipatu legez, "zerbitzua beste lurraldeetatik datozen pertsonentzat bada ere, Espaniar Estatutik eta bertan jaio eta euskara ikasi ez dutenei irekitako saioak dira. Adina ere ez da ontuan izaten. Eta nahiz eta orain gehienek gaztelera izan bere ama hizkuntza, beste hizkuntza duen pertsona baldin badator ere ez da arazorik izango".

Elserren hitzetan, formula arin baten bidez, "ordu betez astean eta era intuitiboan egunero erabiltzen den euskara ikasten da. Harremanetarako baliagarria dena." Eta udaran ere saioak daudela azpimarratu du, "beste motatako ekintzak egiten ditugu orduan".

Honetaz gain, elkarbizitza eta euskal kultura sustatzen dituzte. "Ekintza kulturalak antolatzen ditugu, abesbatza, dantza ikastaroak... Eta Ttakunek edo herrian antolatzen diren ekintzetan ere parte hartzen dugu".

Era honetara, etorkinak gonbidatu nahi dituzte saio hauetara gerturatu eta probatzera. Saioak ostegunetan izaten dira arratsaldeko 15:30etik 16:30era, Amaraun Ludotekan.