Santa Ana Pala txapelketako izena ematea

Txintxarri Aldizkaria 2013ko maiatzaren 9a

Lasarte-Oriako pala zaletuek urteroko hitzordua dute Santa Ana Pala txapelketan eta aurtengoan ere, XXXII. edizioan lehiaketak ez du hutsik egingo.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, bikoteek izena emateko epea ireki dute. Abend Kafe-anzokian egin behar da inskripzioa eta bikoteek 30 euro ordaindu behar dituzte. Bestalde, antolatzaileen hitzetan, 10 euro osagarri bezala eskatuko zaizkie “aurreikusi gabeko kontuentzat”. Izena emateko azken eguna maiatzaren 16a, asteazkena izango da.