Ostadar eta Texas koparen bila

Nerea Eizagirre 2013ko maiatzaren 9a

Texas-Lasartearra elkarteko I. Erregional taldea eta Ostadar SKT-ko jubenil eta kadeteak Kopako azken fasera txartela eskuratu dute. Ostadarreko alebinak eta Texas-Lasartearrako kadetea bidean geratu dira.

Texas-Lasartearra-ko erregionalak ederki saiatu ziren igandean bigarren postua mantentzeko.

Hainbat dira Kopa txapelketa jokatzen ari diren herriko taldeak. Lehengo asteburuan, txapelketa honetako erregional, jubenil, kadete eta alebin mailako lehen faseari amaiera eman zitzaion eta Texas-Lasartearra eta Ostadarreko hiru taldek aurrera egin dute. Asteburu honetan, final zortzirenak jokatuko dituzte partida bakarrera.

Sailkatuak

Texas-Lasartearra taldeko erregionalak bere multzoko bigarren postuan amaitu zuen azken partidan Zarautzi 3-2 irabazi ondoren. Koldo Ageitosen mutilak postu horrekin txartela lortu eta berriro ere, kopa txapelketako finalera irits daitezke.

Ostadar SKT-ko jubenilek ere sailkapena lortu zuten. Nahiz eta 4-1 galdu Intxurreren aurka eta laugarren izan bere multzoan, hurrengo faserako txartela lortu dute, maila honetan multzo bakoitzeko lehen laurak sailkatzen baitira.

Eta Ostadarreko kadeteak ere finalerako lehian sartu dira, bere multzoko lehenengo izan eta gero. Azken partidan, Urnietari 3-2 irabazi zioten Michelinen ikusi ahal izan zen Buruntzaldeako derbian.

Kopatik kanpo

Bestalde, herriko bi talde azken fase honetatik kanpogeratu dira, Texas-Lasartearra taldeko kadeteak eta Ostadarreko alebinak.

Texas-Lasartearrako kadetek bere multzoko laugarren postuan amaitu dute fasea eta Ostadarreko alebinak, berriz, zortzigarren izan dira. Beraz, denbaldia amaitu dute.

Honetaz gain, Ostadar SKT-ko emakumeek lehengo asteburuan eman zioten hasiera azken faseari eta Javi Solchagaren neskek ez zuten egun ona izan.

Michelingo zelaian jokatu zen joaneko partidan Urolaren aurka 1-6 galdu zuten. Beraz, joaneko partidan lan zaila izango dute neskek markagailuari buelta emateko.