Fabordon Hirukotearen kontzertua gaur

Txintxarri Aldizkaria 2013ko maiatzaren 10a

Fabordon hirukotea entzuteko aukera izango da, berriro ere, Lasarte-Orian. Oraingoan, Ama Brigitarren komentuko kaperan izango dira, gaur, maiatzaren 10a, 19:30etik aurrera, Danok Kide elkarteak antolatzen dituen VIII. Topaketen barruan.

Carlos Rosat flautista, Tomas Ruti fagot jolea eta Imanol Elizasu piano joleak XVIII eta XIX. Mendeko Europa erdialdeko musikagile nabarmenen lanak joko dituzte gaurkoan. Donizetti, Mozart eta Beethoven doinuak entzuteaz gain, Damare-ek flautinarentzat idatzitako polka esanguratsuena, “Le Bouquet de roses” lanaz gotzatzeko aukera izango dute Brigitarren komentura hurbiltzen diren herritarrek.