Biyak Bat elkartekoek hilabete honetan Sos de Rey Catolico-ra irteera antolatu du. Bertan, San Esteban eliza eta Sada-ko jauregia bisitatuko dituzte. Txangoa maiatzaren 23an izango da eta autobusa goizeko 8:30ean aterako da elkarte aurreko geltokitik.
Irteerak 35 euro balio ditu elkarteko bazkideentzat eta 40 bazkide ez direnentzat. Izena ematea astelehenean hasiko da 10:30etik 12:30era.