Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maiatzaren 22an 75 urte beteko dira Ezkaba mendian, Iruña inguruan dagoen San Cristobal fuertetik 800 presoren ihesaldia gertatu zela. Islada Ezkutatuak taldea jakinaren gainean dago presondegi horretan lasarteoriatar bat baino gehiagok jasan behar izan zuela hango bizimodu latza. “Beldur gara, guk ezagutzen ez dugun herritar bat baino gehiago izan daitekeela esperientzia tamalgarri hura bizi izan zuena”. Oroimenaren alde lan egiten ari den taldeak dei egiten die presondegi horretan egon ziren senitarteko edo ezagunen bat duten herritarrei haiekin harremanetan jar daitezen, “ezagutza izan dezagun eta zerrenda bat osatze aldera”. Honetarako 695 756 565 zenbakira deitu behar dute. Taldeak zehaztu duenez, “Lasarte-Orian denboraldi bat bizitakoak eta eskualdekoak ere jasoko genituzke”.