Herriarteko txapelketan lehenengo Astigarraga arerio

Txintxarri Aldizkaria 2013ko maiatzaren 10a

Herriarteko Txapelketaren 46. edizioa asteburu honetan hasiko da. Eskuko txapelketan 22 herri izango dira aurten finalerako lehian eta Lasarte-Oria ere bertan izango da.

Iaz Lasarte-Oriak ez zuen zorterik izan eta Donostiaren aurka erori zen lehen kanporaketan.
Lasarte-Oriako taldean kadete mailan Jagoba Mendizabal eta Eneko Sarasolak osatuko dute bikotea. “Gazteak dira, baina bere maila erakutsiko dutela uste dugu,” Joxe Felix Solano taldeko arduradunak .
Jubenil mailan, Aritz Solano, Ander Rekondo eta Xabi Prieto izango dira. “Axier Arteaga lesionatua dago, baina besteek ere lan ona egitea espero dugu”.

Eta Aitor Aranburu , Jon Pello Artetxe, Aritz Urkia, Gorka Mendizabal, Xabi Arteaga eta Mikel Elolak osatu dezakete senior mailako bikotea. Lehen partida igandean 17:00etan kanpoan jokatuko du Astigarragaren aurka. Joaneko partida maiatzaren 19an izango da.

Kanporaketa zaila
Iaz final erdietara iritsi zen Donostia izan zuten aurrez aurre lehen partidan eta ez zuten zorterik, ezta aukera askorik ere izan lasarteoriatarrek. Eta oraingoan ere zail izango dutela aitortu digu taldeko arduradunak. Kanporaketan aurrera eginez gero Elgoibarren aurka izango dute norgehiagoka.

GRAVN-en Elola bigarren
Bestalde, Mikel Elolak GRAVN txapelketan bikotekako trinketeko finalean jokatu eta Bizkaiaren aurka, 40 eta 20 galdu zuen.