Gimnastek zorterik ez Gipuzkoako txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2013ko maiatzaren 10a

LOKE gimnastek amateur federatuak Gipuzkoako finalean izan ziren. Maite Ruedaren neskek ez zuten egun ona izan, baina Garazi Gomezek brontzezko domina eskuratu zuen.

Garazi senior A mailan lehiatu zen eta borra eta xingolarekin egin behar izan zuen lana. Kadete B mailan, berriz, uztaia eta borrekin egin zuten lan Ariadne Aguado eta Ainara Apeztegiak, 12. postuan eta 14. postuan maitu zuten lehiaketa, hurrenez hurren. Aizpea Arroyok ere, jubenil A maila, 12. postuan amaitu zuen txapelketa uztaia eta xingolarekin lan egin ostean.

Maite Rueda entrenatzaileak azaldu digunez, Euskal Ligara Garazi Gomez bakarka eta kadete eta jubenil taldeak sailkatuko dira. “Zaila izango da bakarkako beste bat bertan izatea”.

Era berean, infantilek asteburu honetan Ordizian Gipuzkoako finalerako sailkapen saioa dutela gogoratu digu eta aukerak dituztela aurreratu du.