Literatura lehiaketetan parte hartzeko azken astea

Txintxarri Aldizkaria 2013ko maiatzaren 10a

Lasarte-Oriako Haur eta Gazteen XXVI. Literatur lehiaketa eta helduei zuzendutako XXVI. lehiaketarako lanak aurkezteko azken astea dugu hau.

Helduen lehiaketari dagokionez, kanpoko eta Lasarte-Oriako bizilagun diren euskarazko zein gaztelerazko idazleek parte hartu ahal izango dute eta mikrokontakizunak edo poesia lanak aurkeztu ditzakete.
Haur eta gazteen kasuan, Lasarte-Oriako gaztetxoek bakarrik hartu dezakete parte eta ipuina eta poesiak aurkeztu ahal izango dituzte euskaraz zein gazteleraz.

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak eta sariak www.lasarteoriasarean.eu-n argitaratu dira.

Aipatu legez, jatorrizko lanak aurkezteko azken astea da hau. Epea maiatzaren 17an 13:00etan amaituko da eta lanak Manuel Lekuonan utzi edo postaz bidali behar dira epearen barruan.