
Itsaso Tolosa, argazkian txano berdea duena, txapeldunorde izan zen GIF Sarian. Arg: Buruntzaldea IKT
Borja Apeztegia entrenatzaileak adierazi digunez, “gure igerilari gehienek markak hobetu zituzten”. Gainera, lehen urteko infantilentzat lehen aldia zen igerileku luzean eta “bikain aritu ziren” azpimarratu du.
Zilarrezko postua
Buruntzaldea IKT-ko entrenatzaileak azaldu digunez sari honetan igerilari bakoitzak bi probatan parte hartu zuen eta horietan lortutako puntuen arabera, sailkapena orokorra egiten zen.
Honela, Itsaso Tolosak abslutu mailan 50 m. eta 100 m. bizkar probetan egindako markei esker lortu zuen txapeldunordetza.
Iñigo Ibarburuk berriz, 400 m. libre eta 50 m. libre probetan irabazi eta gero, bigarren postua lortu zuen infantilen artean. Gainera, Ibarburuk bere marka 4 segundotan hobetzea lortu zuen 400 m. libre proban eta Espainiako gutxienekotik 4 segundora geratu zen.
Markak hobetzen
Honetaz gain, hainbat igerilarik haien markak hobetu zituzten.
Aipatzekoa da, Ainara Garciak 100 bular proban egindako marka. Bere aurreko denbora 7 segundotan hobetu zuen eta “Infantil mailako Espainiako Udarako Txapelketarako gutxieneko markara asko gerturatu zen, segundo eta erdira geratuz”.