Kale kontzertuetan parte hartzeko deialdia

Txintxarri Aldizkaria 2013ko maiatzaren 10a

Sorgin Jaiak taldeak Kamioi rock kontzertuak antolatu zituen, 2011ean.

Lasarte-Oriako San Pedro jaiak direla eta, Sorgin Jaietako taldea “kale kontzertuak” antolatuko ditu, ekainaren 28an arratsaldean. Ekintza honen xedea, arratsalde horretan herria herritarron musikaz edo antzezlanez girotzea da, “parte hartzea sustatzeaz gain, herritarren talentua ere ezagutzera eman ahal izateko,” azaldu dute.

Hori guztia dela eta, herritar guztiei deialdia egin nahi die taldeak. “Euren ahotsak eta instrumentuak hartu eta parte hartzera animatzeko. Oraingoan ez dago jende aurrean aurkezteko aitzakiarik! Anima zaitezte!”

Interesatuak jar daitezela harremanetan, honako helbide elektronikota sorginjaiak@gmail.com-era mezua bidaliz.