Rekondo eta Rodriguez Gipuzkoako txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2013ko maiatzaren 10a

Maila desberdinetako Gipuzkoako txapelketako saioak martxan dira. Lehengo asteburuan, LOKEko jubenil, junior eta kadeteak Donostiako Miniestadioan izan ziren eta Irunen berriz, Landaberri ikastetxeko alebin eta infantil mailako atletak eta lan ederra egin zuten, urrezko hiru domina, zilarrezko bi eta brontzezko hiru ekarri zituzten herrira.

Azpimarratzekoak dira, Maider Rekondok lortutako bi tituluak. Lasarte-Oriako atleta jaurtiketa probetan, mailu eta disko jaurtiketan hoberena izan zen bere mailan. Eta Oihana Igarriz kadeteak proba beretan lortutako bi dominak. Diskoan bigarren amaitu zuen proba eta mailuan, berriz, hirugarren.

Baita Itoitz Rodriguez usurbildarrak 200 m. lasterketan lortutako garaipena eta nesken lasterketan, Maria Eugiren zilarrezko postua ere.

Hauetaz gain, Eneritz Busto kadetea 300 m. hesi-lasterketan eta Yeray Veroniz juniorra 200 m. lasterketan podiumeko hirugarren mailan izan ziren. Eta Ane Galardi 200 m. lasterketan bere mailako laugarren izan zen.

Lehen postuetan
Bestalde, infantil eta alebin txapelketan, Landaberriko gazteak lehn postuean izan ziren. Nerea Eugi eta Xalba Otxandorena 60 m. hesi-lasterketako finalean izan ziren. Nerea laugarren izan zen eta Xalba seigarren eta Asier Olmos gaztea ere ederki ibili zen, luzera jauzian bosgarren izan zen.