Mundu garbiaren alde dantzan

Txintxarri Aldizkaria 2013ko maiatzaren 11

Lasarte-Oria Zero Zabor taldeak antolatuta, Mundumob egitasmoaren barneko flashmob-a grabatu dute gaur eguerdian Okendo Plazan. Eguraldi ona lagun, 50 herritar inguru bildu dira mundu garbi baten alde dantzan egiteko. Amaitzean, trotila pintxoak dastatu dituzte gorputzak gogoz astindu ostean indarrak berreskuratzeko.

"Zero zabor" helburu, Itxura polita eta koloretsua hartu du Okendo Plazak goizeko 11:00etatik aurrera. Aurreko asteetan entseguak egiten aritu badira ere, azken unean jendea plazara hurbildu eta bizkor-bizkor ikasi ahal izan dituzte dantzaren mugimendu guztiak Enara Ieregiren argibideak jarraituz. Behin urrats guztiak errepasatuta, hankaluzeak, haize-errotak eta mundu txiki baten laguntzaz grabatzeari ekin diote. Asmoa, bakarra, "Eman hartu nahi duzun mundua" leloa lau-haizetara zabaltzea eta mundu berde eta garbiago bat posible dela aldarrikatzea.

MunduMob grabaketaren ARGAZKI GALERIA