Tomas Ruti fagot-joleak, Carlos Rosat Flauta-joleak eta Imanol Elizasu piano-joleak XVIII. XIX. mendeetako Europa Erdialdeko musikagile ezagunen lau maisulan interpretatu zituzten; Donizetti, Mozart, Beethoven eta Damaréren-ak hain zuzen.
Bestalde, Guillermo Carcedo eta Julen Basterra herritarrak partaide dituen Gabezia taldeak ere bere bigarren kontzertu jendetsua eskaini zuen Maun Donostiako Konploten Kudai taldearekin debuta egin osteko emanaldian.
Ez ziren bakarrik aritu ordea, euskal heavya ardatz hartuta, Zumaiako Izunauk taldeak ere jo baitzuen Mixtaperock elkarteak antolatutako metal jaialdi intimoan.
Kultur Kale Zikloaren barnean azkenik, Asier Meataka DJ-ak festa goizaldera arte luzatu zuen Siglo 20n musika elektronikoa pintxatuz.

