Film batetarako casting-a asteazkenean Semblante Andaluzen

Txintxarri Aldizkaria 2013ko maiatzaren 13a

Lasarte-Oriako Semblante Andaluz elkarteak jakin arazi du, hurrengo asteazkenean, maiatzaren 15ean, 10:00etatik 14:00tara eta 16:20etatik aurrera, bere egoitzan “Ocho apellidos vascos” filmerako casting-a egingo dutela.

Filma ekainaren 1etik uztailaren 16ra grabatuko da Euskal Herriko hainbat puntutan, Zumaia, Leitza, Lasarte-Oria, Getaira, Zarautz edo Donosti eta ekoizleek 700 figurante behar dituzte.

Interesatuak daudenak emaila bidali behar dute argazkia atxikiz eta telefono zenbakia zehaztuz ochoapellidosvascos@temps.es helbidera edo informazio gehiago nahiez gero, 915 558 999 telefono zenbakira deitu behar dute. Zarautz eta Donostian ere probak egingo dituzte.