Hilabete honetan, Jalgi Kafe-antzokian herriko Estudio del Pintor akademiako gazteen lanak ikusteko aukera dago.
Olio margoz egindako lanak dira ikasleek aurkezten dituztenak. Natura hilak, konposizioak, erretratuak, paisaiak... denetarik ikusi daiteke erakusketan.
Bestalde, Manuel Lekuona kultur-etxean, maiatzaren 17ra arte, Lasarte-Oria Auzo elkarteko margo eta marrazki saioetako ikasleen lanak erakutsiko dira.
Marrazkiak, olioz egindako margoak edo arkatzez margotutako lanak daude ikusgai eta aipagarria da “Villa Mirentxu” izeneko lana.