Udal Kirol Zerbitzuak antolatzen duen XXV. Squash txapelketako lehen fasea ostiralean amaitu zen.
Antolatzaileek fasea amaitu baino lehen jakitera eman zigutenez, 5 jokalarik, A taldeko Kinin Calvo, Oswal Cañedo eta Iñaki Garcia Muñoz eta B taldeko Iker Cañedo eta Xabier Amianok, dagoeneko txapeldunen faserako sailkapena eskuan zuten eta plaza bakarra geratzen zen izendatzeko. Beraz, Kinin Calvo iazko txapelduna eta Iker Cañedo finalistak berriro ere finalerako bidea egingo dute, baina ez dute lan erraza izango.
Maiatzaren 20tik aurrera txapeldunen faseari eta kontsolaziokoari hasiera emango dio Udal Kirol Zerbitzuak eta ekainean jakingo da zein den XXV. edizio honetako txapelduna.