Eskualdeko enplegu planaren baitan sortu arren, egitasmoa eskualdetik haratago doan proiektuaren barnean kokatzen dela aipatu zuten Aldundiak eta beste lurralde batzuetako turismo eragileek parte hartu dutelako elkarlanean.
Donostia-Iruñea bide berdea osatzeko lanetan ari dira denen artean, eta Leitzarangoa urrats bat gehiago da, bidea osatzeko loturak garatzen joango direlako.
6 lanpostu
Eskualdeko enplegu planaren barruan, 6 gazte 6 hilabetez ariko dira bertan lanean.
Asteartetik igandera eta 9:00etatik 18:00etara irekita egongo da zentroa. Bertan, bizikletak alokatzeko aukera izango da, ibilbide gidatuak egin eta informazio bulegoa ere martxan jarriko dute.
Gainera, aurrerago tabernatxo bat ere zabalduko da eta udaran ordutegi zabalago batekin funtzionatuko dutela eman zuten jakitera.
