Garaipena beharrezkoa du, “sailkapenean hamaikagarren postuan mantentzeko” adierazi digu Oscar Garcia Aldaz-eko entrenatzaileak.
Nazional B mailan lehiatu den taldeak aurten ez du denboraldi ona izan entrenatzailearen hitzetan, “lesio ugari izan ditugu eta jokalari gutxirekin joan gara partidetara. Gainera, bi fitxari baja eman eta bi fitxaje egin behar izan ditugu”.
Hala ere, pozik agertzen da taldeak egindako lana eta izan duen portaerarekin. “Azken partidan ongi ibili gara 9 puntutatik 7 lortu ditugu”, azpimarratu du. Esate baterako, aurreko jardunaldian Egintza taldeari 11-2 irabazi zion.
Jaitsieragatik kezkarik ez
Honetaz gain, aurten jaitsierak kezkatzen ez dituela adierazi digu, “salbu gaude, gure mailan, sailkapeneko azken bi taldeak jaitsiko baitira”.
Eta orain haien helburua, sailkapenean ongi kokatuak egotea dela onartu du Garciak, “asteazkenean partida irabazi eta taulan hamaikagarren izatea da”.
Bide batez, hurrengo denboraldira begira, taldearen etorkizuna airean dagoela ere aipatu du.
