Lasarte-Oria, Pasaia, Oiartzun, Lezo eta Oreretako Kuadrillategiko gaztetxoek Zuhatzan asteburu pasa egin dute eta bertan, nahiz eta eguraldiak asko ez lagundu, ederki pasa zuten. Guztira 180 gaztek parte hartu zuten eta 22 begirale. Lasarte-Oriatik 26 gazte eta 3 begirale joan ziren eta Jonpe Artetxe arduradunak azaldu moduan "esperientzia oso polita eta aberasgarria izan da". Arraunean, piraguismoa, windsurf, optimist kiroletan aritzeko aukera izan dute eta primeran pasa zuten "ura oso hotza egon arren".