Hango eta hemengo bertso saio osoa sarean

Txintxarri Aldizkaria 2013ko maiatzaren 14a

Bertso saio osoa dago Interneten ikusgai. Bertan egon ez zirenentzat aukera paregabea Udaberriko bertso saio berezi eta arrakastatsuan gertatutakoa ikusteko. Honetan lehenengo aldiz bertsoak gaztelerara itzuliak izan ziren.

Ttakun eta Earra! bertso eskolak antolatzen duten Udaberriko bertso saio bereziak arrakasta handia izan du. "Hango ete Hemengo" berriki ETB1eko Hitzetik Hortzera saioan ikusteko aukera izan genuen eta sare sozialei esker Txintxarrik igotako bideoak ikustaldi ugari izaten jarraitzen du. Herritar asko izan zen Manuel Lekuonan zuzenean saioa ikusten baina beste askok egun hauetan honen berri izan dute euren bizilagunen ahotik.

Ikusi ez izanagatik pena hartu zutenentzat ordea, oso-osorik sarean dago. Haritz Arrizabalagak ETBko saioarentzat egin zuen grabaketa eta youtuben jarri du bertso zale guztiek ikusteko aukera izan dezaten. Beraz, aukerarik ez galdu eta ikusi ez edota berriz ere gau hura bizi nahi dutenentzat hemen, "Hango eta Hemengo" Udaberriko bertso saio handia. On egin!