Astigarragak pilotako herri artekotik kanpo utzi du Lasarte-Oria

Txintxarri Aldizkaria 2013ko maiatzaren 14a

Lasarte-Oriak Astigarragaren aurka jokatu zuen pilotako Herri Arteko txapelketako joaneko jardunaldia, igandean. Astigarragak ez zion aukerarik eman herriko taldeari eta hiru partidak galdu zituzten lasarteoriatarrek. “Bagenekien talde ona zuela eta ederki erakutsi du,” adierazi digu Joxe Feliz Solano taldeko arduradunak.

Kadete mailako bikoteak, Iagoba Mendizabal eta Eneko Sarasola osatutakoak ezin izan zuen ezer egin Astigarragako bikotearen aurka. 22-4 izan zen emaitza.

Aritz Solano eta Ander Rekondo jubenilek ederki jokatu zuten, lan handia eginez, baina 22-13 galdu zuten.

Senior mailan, berriz, Aritz Urkia eta Mikel Elolak ederki borrokatu ziren hasieratik. Partida berdindua zirudien, baina 18-16 zeudela, “partidaren gogortasunarengatik Mikel Elolaren eskuak txarrera egin zuen eta azkenean, 22-16 gailendu zen Astigarraga”.

Etorriko partida larunbatean 16:00etan izango Michelingo pilotalekuan. “Kanporaketa galdua dago. Hala ere, partidaren bat irabazten saiatu gara,” aipatu digu Solanok.