Ohitura eta berrikuntza, “Uztartuz”

Txintxarri Aldizkaria 2013ko maiatzaren 14a

Alurr dantza taldeak bere azken lana, “Uztartuz”, aurkeztuko du Lasarte-Orian, larunbatean, Manuel Lecuona kultur-etxean, 20:00etatik aurrera. Dantza, kantua eta euskara uztartzen dituen ikuskizuna da hau. Bi sarrera bikoitz zozketatzen ditu Txintxarri-k ikuskizunaz gozatzeko.

Alurr taldeak bere aurreko lana, "Izanak dirau, 1512" ikuskizuna ere Lasarte-Orian estreinatu zuen.

2008 urtean, “Sua”, 2010ean “oinazez” eta iaz “Izanak dirau, 1512” lanak aurkeztu ondoren, ikuskizun berri batekin dator Lasarte-Oriara Alurr dantza taldea, “Uztartuz”. Larunbatean, 20:00etatik aurrera, Ibarrako dantza taldeak estreinekoz eskainiko du bere lan berria.

Honetan dantzak, kantuak eta gure hizkuntzak, euskarak izango dute protagonismoa. Eta Alurr taldeak azaldu duenez, "Uztartuz" atzera begirako unez betea dagoen ikuskizuna da.

Era berean, oinarri tradizionak batetik lanean hasi eta izaera berritzailea duen lana da. Dantza tradizionala, dantza klasiko nahiz garaikidearekin bateratzen dituzte haien ikusizunetan eta oraingoan ere, tradizioan oinarrituriko koreografia eta musika berritzaileak aurkeztuko dituzte. Izan ere, Alurr dantza eskolako gazteei, “dantzaren bidez tradizioa eta berrikuntza ezagutu eta bizitzeko aukera eman nahi diegu”.

Sarreren zozketa

Ikuskizuneko sarrerak salgai daude dagoeneko, lehiatilan 3,50 euro eta aurretik lasarteorisarean webgunetik erosita, 3,24 euro.

Hala ere, Txintxarri aldizkariak Lasarte-Oriako Udaleko Kultura sailak lagunduta bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu ekitaldi honetarako.

Bata Twitter kontuko jarraitzaileen artean zozketatuko da eta bestea Txintxarri aldizkariko facebook orrialdea atsegin duten lagunen artean.

Ostegunean egingo da zozketa, beraz, animatu parte hartzera. Oraindik denbora duzue gure jarraitzaile egin edo gure orrialdea atsegiteko.