Futbol taldeek kopa txapelketan aurrera

Txintxarri Aldizkaria 2013ko maiatzaren 14a

Texas-Lasartearra taldeko erregionalak eta Ostadar SKT-ko jubenil eta kadete taldeek kopa txapelketan aurrera egin dute. Larunbata arratsaldean, hiru taldeek final zortzirenetako partida jokatu eta garaipena lortu zuten.

Bi partida interesgarri ikusi ahal izan ziren Michelingo zelaian. Lehenik,Ostadarreko kadeteek nagusitasun osoz Hernani garaitu zuten, 3-0. Eta ordu batzuk beranduago, Texas-Lasartearrako mutilek Zestoa lehiaketatik kanpo utzi zuen, 4 eta 2 irabazi ostean.

Ostadarreko jubenilek, berriz, Eibarren jokatu zuten kanporaketa Eibartarrak taldearen aurka. Partida husna bukatu zen arren, penaltietan, 5-4 lortu zuten txartela Joxe Pikabearen mutilek.
Texas-Lasartearra taldeko erregionalek Zestoaren aurkako partidan sartu zuten laugarren golaren irudia.

Era berean, Ostadarreko Infantil Txiki taldeak ere kopa txapelketarako azken faserako txartela eskuratu du. Lehen faseko azken partidan Euskaldunaren aurka bana berdindu eta bere multzoko bigarren postua lortu zuen.

Bestalde, Ostadarreko neskak kopatik kanpo geratu dira, Urolaren aurka 4 eta 1 galdu baitzuten.