Horregatik, Herriaren ustez, gatazkaren ondorioz preso eta erbestean dauden herritarren egoeran arreta jarri behar da. Hauek Euskal Herritik ehunaka kilometrotara sakabanatuak baitaude. Lasarte-Oriako presoen kasuan, 300 kilometrotik 1000 kilometrotara eta egoera honek bai preso, bai erbesteratu eta senideentzat ere ondorio larriak dakartzala azpimarratu zuten.
Eskaerak
Horregatik, presoen egoera kontuan izanik, hainbat eskaera egiten ditu Herrirak: presoen oinarrizko giza eskubideak errespetatzea eta gaixotasun larriak dituzten presoak libre uztea; Euskal presoak Euskal Herriratzea eta espetxe zigorren luzatzearekin amaitu eta “de ipso” bizi osorako espetxe zigorra suposatzen duten legeen derogazioa.
Ekitaldiak
Lasarte-Oriako Herrirak jakin arazi zuenez, aldarrikapen hauei bultzada handia emateko maiatzaren 18an mobilizazio eguna izango dira Euskal Herriko herri guztietan eta Lasarte-Oriak ere bat egingo du M18 Plazara herri ekimen honekin, “gure herrian egoera hau bizi duten hainbat preso daudelako. Bik bizitza osoko kartzela dute, beste bi zain daude kondena luzatuko dieten edo ez jakiteko eta Ibon Fernández Iradi larriki gaixo dago”.
Honetarako, larunbata arratsaldean 19:00etatik aurrera, hainbat ekintza antolatu ditu Lodidibarrengo pilotalekuan. Mosaiko, pintxo dastatzea eta edatekoak eta erromeria izango dira presoen eskubideak aldarrikatzeko.
