Atsobakarreko langileak greban

maider-azurmendi 2013ko maiatzaren 15a

Gipuzkoako Zaharren egoitzako langileek greba mugagabea deitu zuten eta herriko Atsobakarreko langileek deialdiarekin bat egin nahi izan dute txandakako lan uzteak eginez "langile bakoitzaren egoera ekonomikoak baldintzatutako erabakia da". Langileek diotenez egoera ekonomikoak ez du ematen greba mugagaberako baina protestak egiten jarraituko dutela jakitera eman dute. Gaur sinadura bilketa egin dute udaletxe aurrean, protesta eta ondoren langileen ordezkaritzak udal ordezkariekin bilera du.

Sinadura bilketa eta protesta lan hitzarmenaren alde.
Atsobakarreko zaharren etxean bost eguneko greba deialdiarekin bat egin zuten orain aste batzuk eta egun sindikatuek deitutako Greba Mugagabea burutzen ari dira. Montsek langileen ordezkariak adierazi moduan, “ez da erabateko greba mugagabea, egoera ekonomikoak etxe askotan ez duelako horretarako ematen”. Langileak taldeka eta hauen baitan txandaka ari dira antolatzen astean behin behintzat langile bakoitzak greba egin dezan “horrela antolatzea erabaki dugu protestekin jarraitzeko prest gaudela azaltzeko”.

Horretaz gain Aldundiak ezarritako zerbitzuekin betetzen dela argitu du eta “egun batzuetan langile guztiak lanean daudela ere suertatu da”. Hala ere, kexu dira euren enpresak azaldutako negoziaziorako gogo eskasarekin “lotsagarria da Cleceren jarrera, beste enpresa batzuek langileen eskubideak errespetatu aldera Aldundiak proposatutako bideak onartu dituzte”. Proposamenaren oinarrian dira langileen soldatei KPIaren igoera aplikatzea eta Madrilen onartutako erreforma ez aplikatzea.

Aurre-akordioa uztailaren 7an jarriko da abian, ordurako Gipuzkoako lan hitzarmena adosten ez bada. Gizpuzkoako Zaharren egoitzetan protestak otsailean hasi ziren, orduan ere Lasarte-Oriako egoitzako langileek hiru eguneko greba egin zuten.