Etxebizitzaren zerga eta Zaborren tasa ordaintzeko epea ireki da

Txintxarri Aldizkaria 2013ko maiatzaren 16a

Lasarte-Oriako Udaleko Zergabilketa bulegoak jakitera ematen du 20013 urteko Ondasun higiezinen gaineko zerga eta Zaborren tasa ordaintzeko epea ireki dela.

Tasak eta zergak helbideratu gabe dituzten zergadunen ordainketa-gutunak maiatzeko bigarren hamabostaldian bidaliko ditu Zeragabilketa bulegoak

Jasotzen ez duenak, edota beste aleren baten beharra duenak, Udaletxeko bigarren solairuan kokaturiko Zergabilketa bulegora jo dezake edo 943 376187 telefono zenbakira deitu, argibideren bat behar izanez gero.
Ordainketa Banku eta Aurrezki kutxetan egin daiteke, baita www.lasarte-oria.org web orrian ere, Tramiteak on line - nere ordainketa on line atalean.

Errexiboak helbideratuta dituzten herritarrei, berriz, ordaindu beharreko kuota borondatezko epearen azken egunean kargatuko da bakoitzak zehazturiko kontu korrontean, hau da, 2013ko uztailaren 1ean.

Azken egun honetatik aurrera, ordaindu gabeko erreziboak dagokion errekarguarekin, premiamenduzko prozeduraren bitartez exijituko direla jakinarazten da.