Musika eskolako aurrematrikula egiteko azken egunak

Txintxarri Aldizkaria 2013ko maiatzaren 16a

Lasarte-Oriako Udal Musika Eskolan aurrematrikula egiteko epea bihar amaituko da.

Musika eskolak eskaintza zabala du, haurrentzako txokoak, hizkuntza musikala, armoria, abesbatza, instrumentu ugari eta helduentzako taldea.

Eta aurten gainera txistua edo esku soinua instrumentu bezala aukeratzen duten herritarrek %20ko beherapena izango dute prezioan.

Aurrematrikula Manuel Lekuonan egingo da 09:00etatik 13:00etara eta aipatu legez, bihar maiatzaren 17a da izena emateko azken eguna.

Informazioa lasarteoriasarean webgunean dago ikusgai.

Kultura sailak gogora arazten du, derrigorrezkoa dela aurrematrikula egitea plaza izateko.