Euriak ez du goizean goizetik atsedenik eman eta 12etan Okendon bildu dira Dinbi Banda batukadako kideak udaleko kultura teknikari eta arduradunekin batera zer egin erabakitzeko. Taldeek jotzeko gogoa azaldu dute hasieratik hori bai aurre ikusitako kalejira euripean egitea zaila ikusten zuten.
Horrela denak elkartuta, herriko lau "aterpetan" jotzea erabaki dute. Familia argazkia atera eta Dinbi Banda Buenetxeara joan da, Beriba Okendoko oholtzan geratu da, Zo Zongokoak BM-ko estalpean kokatu dira eta Donostiako Taupada taldeak Zumaburun ibili da bere doinuekin.
Arratsaldean Okendon
Batukada bakoitza lagunduz Jalguneko lagunak izan dira. Semblanten bazkaldu ondoren. Okendon egingo dituzte emanaldiak 17:30etatik aurrera Esti Garmendia Dinbi Bandako kideak esan moduan "Okendoko oholtzara igoko gara banan-banan gure emanaldia egitera, pena da jendeak arkupetan gorde beharko dela".
Lehenengo topaketa ez da antolatzaileek "pentsatu bezala aterako eguraldiagatik" baina hala ere, ilusioz ospatzen ari dira ekimena "eguraldiak ez digu aukera ematen jendearekin, kaleetan barrena ibiltzea eta hori zen gure asmoa jendea dantzan jartzea". Hala ere pozik daude batukada ezberdinen esperientzia trukerako balioko duelako topaketak eta elkarlanean jarraitzeko bidea zabaltzen delako horrela.
Antolakuntzatik herritarrak Okendora gerturatzea animatzen dituzte "ea gure danbor hotsekin euria uxatzen dugun".
