Alurr-en Uztartuz

maider-azurmendi 2013ko maiatzaren 18a

Dantza ikuskizun paregabea eskaini du Ibarrako taldeak beste behin ere Manuel Lekuonan. Euren laugarren lana " Uztartuz" aurkeztu dute lehenengoz. Honetan maisuki lotu dituzte ohiko dantza eta doinuak egungo kantekin.

Ibarrako Alurr dantza taldeak estreinekoz erakutsi du bere azken lana “Uztartuz” gaur iluntzean Manuel Lekuonan. Taldea behin baino gehiagotan izan da bere dantzak erakusten herrian eta ikusle andana erakarri du beste behin ere.

Euskal dantza, kantuak, euskara bera lanaren gai nagusi izanda, maisuki uztartu dituzte gaur egungo euskarazko musika betiko euskal dantza pausoekin. Ikuskizun apurtzaile eta polita eskaini dute ikusleen gozamenerako. Laugarren ikuskizuna da “Uztartuz” 2008 urtean, “Sua”, 2010ean “Oinazez” eta iaz “Izanak dirau, 1512” lanak aurkeztu ondoren.