Ibarrako Alurr dantza taldeak estreinekoz erakutsi du bere azken lana “Uztartuz” gaur iluntzean Manuel Lekuonan. Taldea behin baino gehiagotan izan da bere dantzak erakusten herrian eta ikusle andana erakarri du beste behin ere.
Euskal dantza, kantuak, euskara bera lanaren gai nagusi izanda, maisuki uztartu dituzte gaur egungo euskarazko musika betiko euskal dantza pausoekin. Ikuskizun apurtzaile eta polita eskaini dute ikusleen gozamenerako. Laugarren ikuskizuna da “Uztartuz” 2008 urtean, “Sua”, 2010ean “Oinazez” eta iaz “Izanak dirau, 1512” lanak aurkeztu ondoren.
