Jai giroan burutu nahi izan zuen Lasarte-Oriako Herrirak “M18 Plazara” ekimena. Larunbata arratsaldean Okendo plazan mosaiko erraldoia osatu zuten berataratutakoek lehenengo eta ondoren, pintxo dastaketa eta erromeria egin zuten presoen eskubideak aldarrikatzeko helburuarekin.
Lasarte-Oriako Herrirak azaldu moduan, “aldarrikapenei bultzada handia emateko maiatzaren 18a mobilizazio eguna izan da Euskal Herriko herri guztietan eta Lasarte-Oriak ere bat egin nahi izan du M18 Plazara herri ekimenarekin”. Izan ere, “gure herrian egoera hau bizi duten hainbat preso daudelako. Bi lasarteoriatarrek bizitza osoko kartzela zigorra dute, beste bi zain daude kondena luzatuko dieten edo ez jakiteko eta Ibon Fernandez Iradi berriz, larriki gaixo dago espetxean”.
Egoera hauek salatu eta presoen eskubideak aldarrikatzea beharrezkoa ikusten dute ekimenaren sustatzaileek herrian horregatik hainbat herritar izan ziren Okendo plazan.
Jai giroa
Pintxoak eta edari postua jarri zuen Herrirak Okendo plazako arkupetan eta erromeria doinuekin bakar batzuk dantzara ere animatu ziren.
Hasiera batean, eta oso eguraldi txarra emanda zegoelako, Loidibarrenen egitekoak ziren ekintza baina “euriak tartea utzi du eta Okendon jende gehiago hurbilduko zela pentsatuta egin dugu hemen. Egia esan hala izan da”.
Mobilizazioa
Herrirak Euskal Herri osoan deituriko mobilizazioarekin “presoen oinarrizko giza eskubideak errespetatzea eta gaixotasun larriak dituzten presoak libre uztea; Euskal presoak Euskal Herriratzea eta espetxe zigorren luzatzearekin amaitu eta bizi osorako espetxe zigorra suposatzen duten legeen derogazioa”
