San Pedro jaietarako kartel aukeraketa

Txintxarri Aldizkaria 2013ko maiatzaren 20a

2013. urteko San Pedro jaietarako kartel lehiaketara lanak aurkezteko epea jada amaitu da. Aurtengoan, guztira 8 lan aurkeztu dira lehiaketara eta herritarrek haien iritzia emateko aukera dute orain maiatzaren 27ra artean (astelehena).

Behin-betiko erabakia Gazteria eta Festak batzordeak hartuko badu ere, bozka guzti hauek kontutan hartuko direla azaldu dute batzordetik.

Bozka emateko, bi aukera daude www.lasarteoriasarean.eu web orrialdearen bidez; eta bestetik, Kultur Etxeko lehenengo solairuan, kafetegian kartel guztiak ere eskegita egongo dira.

Gazteria eta Festak departamentutik herritar guztiak parte hartzera gonbidatu nahi dituzte.