Ekainaren 30ean bukatuko da epea langabeak kontratatzeko dirulaguntzak eskatzeko

Txintxarri Aldizkaria 2013ko maiatzaren 21a

Donostialdeako enpresek (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) 2013ko ekainaren 30 arteko epea dute langabeak kontratazeko dirulaguntzak eskatzeko, hain zuzen ere Eskualdeko Enplegu Planaren baitan kokatzen direnak.

Gogorarazten da dirulaguntza hauek eska ditzaketela eskualdeko enpresa, profesional eta laneratzea sustatzen duten erakundeek, betiere lanaldi osorako eta gutxienez 6 hilabeteko kontratua eginda Lanbiden lan-eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsonei. Dirulaguntzaren zenbatekoa 641,40€koa izango da hilabeteko eta kontratatzen den pertsona bakoitzeko (gehienez ere 6 hilabetez).

Argibide gehiago nahi dituzten enpresa edota profesionalek lehenbailehen zuzendu beharko dira beren udaleko honako teknikariengana:

- Andoain: Hilario Dorronsoro (943304221), enplegua@andoain.org
- Astigarraga: Amaia Bengoetxea (943335234), idazkaritza@astigarraga.net
- Hernani: Alfonso González (943335021), alfonso-g@hernani.net
- Lasarte-Oria: Dionisio Ávila (943376179), d.avila@lasarte-oria.org
- Urnieta: Asun Bastarrika / Lorena Etxezarreta (943008000), abastarrika@urnieta.org / letxezarreta@urnieta.org
- Usurbil: Josune Mujika (943371951), enplegu@usurbil.net

Dirulaguntza eskaerak aurkeztuko dira Andoaingo Udalaren Sustapen ekonomiko, enplegu eta Gazteria Saileko erregistroan (La Salle etorbidea 6. Urigain etxea).