
Gipuzkoako tzapelketako finaletan izan ziren Biyak Bat elkarteko kideak. Erdian, brikako irabazleak.
Lasarte-Oriako Biyak Bat elkarteko Concepcion Prieto eta Josefa Arrate bikotea da Gipuzkoako Erretiratuen elkarteek antolatzen duten txapelketako briskako irabazlea. Bikoteak maiatzaren 16an, jokatu zuen finala, Altza auzoko Nao-Etxe elkartean.
Baina ez da hau Lasarte-Oriako elkarteak lortu zuen sari bakarra izan. Izan ere, lau erregetako musean Manuel Belartieta eta Pedro Martinezek zilarrezko postua eskuratu zuten, baita Angel Ramak chinchonean ere.