Alicia Rodriguez hirugarren Soplao-ko ultramaratoian

Txintxarri Aldizkaria 2013ko maiatzaren 22a

Alicia Rodriguez eta lagunak proban lortutako sariarekin. Arg.: Jaime Eleno

Ostadar SKT-ko Alicia Rodriguezek Cabezon dela Sal-en, Kantabrian, egiten den “Los 10.000 del Soplao” proban parte hartu zuen maiatzaren 17an eta 18an.

Ultra maratoi honetan 123 km egin behar izan zituen Aliciak eta 24h 24min egin zuen ibilbidea, maiatzaren 17an 23:00etan atera eta maiatzaren 18an 23:24ean iritsi zen helmugara.

Bestalde, hainbat izan ziren Donostiako Maratoi erdian eta 10 km. lasterketan parte hartu zuten herritarrak.
Maratoi erdian azkarrena, Raul Gomez Margallo izan zen eta 17. postuan amaitu zuen, 01:12:18 denbora eginez. 10 kilometrotako lasterketan berriz, Raul Tejado Muñoz herritarra 10. izan zen, 00:37:42.